• Herritarrendako Laguntza eta Herritarren Partaidetza
  • Merkataritza eta Turismoa
  • Kultura
  • Ekonomia
  • Hezkuntza
  • Gazteria eta Kirola
  • Osasuna eta Ingurumena
  • Herritarren Segurtasuna- Justizia eta Babes Zibila
  • Gizarte Zerbitzuak
  • Trafikoa eta Garraioak
  • Hirigintza, Etxebizitza eta Obrak
Ayuntamiento de Pamplona
  • Español
  • Gida nola erabili
  • Hiri pribilegiatua
  • Udal antolamendua

Hiri pribilegiatua

Hiri berdea | Abangoardiako hiria, osasungintzaren arloan | Hiri unibertsitarioa | Hiri solidarioa | Hiri abegikorra | Zerbitzu-hiria

Iruñeak hainbat urte daramatza bizi-kalitateko adierazlerik hoberenak dituzten espainiar hiriburuetansailkatuta. Haren hazkundea ordenatua izan da, berdegune zabalak ditu, eta  eskaintza unibertsitario zabala zein kalitatezko osasun sistema ditu; faktore horiek, beste askoren artean, hiri abegitsua bilakatu dute, non herritarren asetasuna eta ongizatea handiak baitira. Bestalde, hiri ongi hornitua da, kirolerako, kulturarako, hezkuntzarako eta gizarte-laguntzarako-, eta horren guztiaren osagarri dira kaleetako segurtasun-maila handia, Espainiako langabezia-portzentajerik txikiena, Europako Batasuneko herrialde aurreratuenetakoen pareko per capita errenta eta etxebizitzen eraikuntzako kalitate handia.

Hiri berdea

Parke eta lorategiek hiriko azaleraren % 20 hartzen dute, Iruñean. 250 arbola-espezietik gora daude, Arga ibaiaren parkean, Ziudadelan, Gaztelugibelen, Taconeran, Yamaguchin, unibertsitateetan edo Buztintxurin. Iruñeak, bestalde, konpromisoa hartua du garapen iraunkorraren alde. Horren erakusle dira hainbat ekimen: Arga ibaiaren pasealekuaren moldaketa, panel fotovoltaikoen instalazioa ikastetxeetan-, bizikletak alokatzeko udal-zerbitzua, kontsumo txikiko hiri-argiteria, 41 kilometroko bidegorria edo gurpilen pneumatiko birziklatuez egindako zoladurak.

Abangoardiako hiria, osasungintzaren arloan

Osasun-langileen prestakuntzak eta ospitaleetako ekipamenduak erreferentzia bilakatu dute
Iruña, Espainian. Nafarroako Ospitalean abangoardiako ebakuntza kirurgikoak egiten dituzte.
Bertan da, baita ere, Nafarroako Odol Transfusiorako Zentroa. Horrek Foru Komunitateko  spitalak hornitzeN ditu. Bideko Ama Birjina ospitalean ama eta haurren zerbitzua dago. Erietxe
Unibertsitarioak ospea du nazioartean, eta aitzindaria da medikuntza-aurrerabideetan. Bestalde,
Ikerketa Mediko Aplikatuaren Zentroak (CIMA) ikerketa erabilpen klinikora hurbiltzen du,
eta industria farmazeutikoarekin aritzen da elkarlean, sendagai berriak garatzeko. Iruñetik 10
kilometrora, Elkanon, Ubarmin erietxea dago, traumatologian eta errehabilitazioan espezializatua.
Horrez gain, auzo guztiek osasun etxea dute, eta horrenbestez oinarrizko laguntza bermatua
dute herritarrek orok.

Hiri unibertsitarioa

Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Nafarroako Unibertsitateak eta Urrutiko Hezkuntzarako
Unibertsitate Nazionaleko zentro elkartuak 30.000 ikasle unibertsitarioak biltzen dituzte ikasturtero, existitzen diren unibertsitate-titulazio gehienak ematen dituztelarik. Horrek guztiak
10 Iruña biltzarren eta bilkura akademikoen egoitza bilakatzen du, ikerketa eta topaketa zientifikoak bultzatzen ditu eta, batez ere, herritarren hezkuntza-maila handitzen du.

Hiri solidarioa

Behartsuenendako laguntza hiriko auzo guztietan barna kokaturik dauden auzo-unitateen sarearen bitartez bideratzen da. Sare horretan, laguntza ematen zaie haien egoera pertsonala, familiarraedota soziala medio arreta berezia behar duten pertsonei. Horrez gain, Udalak  baliabideak ditu, herritarretan behar bereziak dituzten multzo jakin batzuei laguntza emateko, hala nola minusbaliatuei, etxerik gabekoei, etorkinei eta bakarrik bizi diren adinekoei.

Hiri abegikorra

Iruñeak 199.522 biztanle ditu, 2008ko martxoaren 31ko udal-erroldako datuen arabera. Azken urteotan, Espainiako hiri askotan bezala, nabarmen hazten ari da etorkinen portzentajea. Hartara, 1996. urtean 3.126 ziren beste herrialde batean sortu eta Iruñean bizi ziren pertsonak. 2000. urtean 9.717 pertsona zeuden egoera horretan, eta 2008. urtean, ordea, 24.558 dira. Hau da, egun, Iruñean bizi direnen % 12,3 etorkinak dira. Erroldaturik dauden etorkinetan, ekuadortarrek, kolonbiarrek, bulgariarrek, peruarrek, boliviarrek, errumaniarrek eta portugaldarrek 1.000 biztanletik gorako multzoak osatzen dituzte. Etorkinen ehunekorik handiena duen auzoa Buztintxuri da, eta gero, Etxabakoitz, Milagrosa, Sanduzelai eta Alde Zaharra datoz. Etorkinen ehuneko txikienetako auzoak Mendillorri, Txantrea eta Ermitagaña-Mendebaldea dira.

Zerbitzu-hiria

Iruñearen aurkezpena osatzeko, kulturaren, aisiaren eta denbora librearen esparruetan duen eskaintza zabala aipatu behar da: 130 instalaziotik gora, publikoak nahiz pribatuak. Aipagarri dira,baita ere, bertako azpiegitura eta komunikazio onak, bertako kaleak, interes historiko- artistikoko eraikinez beteak, bertako gastronomia, bertako festak -nazioarte-mailako ospea duten Sanferminak- eta bertako paisaien aberastasuna.
Iruñeko Udalak, horrekin konformatu beharrean, erronka berriei heldu die, besteak beste, ondokoei: teknologia berrien erabilera herritar guztien eskura paratzea, Iruñearen irudi turistikoa sustatzea -Espainian zein nazioartean-, herritarren partaidetzea bultzatzea eta ekipamenduak lortzea, beraietan abangoardiako azpiegiturak egokitzeko. Iruña, Donejakue Bideko derrigorrezko etapa izateaz gain, ederra da, tradizionala eta modernoa, dinamikoa, orekatua eta kultua. Hiri pribilegiatua, XXI. mendeko erronkei aurre egiteko prest dena.

  • Iradokizunak
  • Eguneratzeak
  • Hasiera