1. Hasi
  2. Gaur egungoa
  3. Agenda

Iruñeko agenda 2017, abenduak 16

Festival

PLEKTRO MUSIKAREN XIX. JAIALDIA

XIX. Plektro Jaialdia abenduaren 15etik 23ra egingo da, Iturramako Civivoxean. Oraingoan Ciudad de Segorbe pultsu eta ziko orkestrak girotuko du larunbat arratsaldea. Orkestrak arrakasta handia izan du, eta hainbat sari jaso ditu musikaren alde egindako lana aintzatespen gisa. Halaber, nabarmentzekoa da duela hogeita bost urte baino gehiago antolatzen duen Plektro Orkestren Nazioarteko Jaialdia.

Tokia: Iturramako Civivoxa

Data: abenduak 16, larunbata. 19:30


ARRATSALDEKO AISIALDIA: KULTUR-ARTETU MUNDUAN BARNA

Gaztediaren Etxeak munduko kulturei buruzko arratsalde bat proposatzen du berriz ere larunbaterako. 18:00etatik 21:00etara lantegiak, erakustaldiak, dantza eta musika izango dira, hainbat kultur eta arte erreferentziekin. Jarduera guztiak doan dira eta ez da izena aurretik eman behar parte hartu ahal izateko.

Tokia: Gaztediaren Etxea

Data: abenduak 16, larunbata. 18:00 - 21:00


Erakusketa: "Espoliazioa"

Urtero legez, Ziudadelan daukagu Afrika behar-beharrezkoa zikloa, eta aurten hainbat sariren irabazle den Huescako prentsa-argazkilari Judith Praten erakusketa dakarkigu. Zuri-beltzeko eta koloreko 65 argazki dira, neurri handikoak batzuk, eta ikusleak interpelatu nahi dituzte, erakutsita zein diren Afrikako gatazka nagusietako biren zioak: Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Nigeria haien aberastasunaren ondorioz hondatzen ari dira, koltanaren eta petrolioaren produkzioaren ondorioz, hurrenez hurren.

Tokia: Ziudadelako Mistoen eraikina

Data: otsailaren 11ra arte



Iruña kultura da

Webgunean sartu

Hilabete honetan Iruñean

  • Mes anterior
  • 2017ko abendua
  • Mes siguiente

AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Agendan bilatu

Noiz (Noiztik / Noiz arte)

Udala adi duzu

948 420 100, Iruñeaz kanpotik eta mugikorretik deituz gero

Ekitaldi edo jardueraren bat falta dela sumatzen baduzu, bidali ezazu mezu bat 010@pamplona.es helbide elektronikora, edo deitu 010 telefonora


© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI