1. Hasi
  2. Hiria
  3. Osasuna
  4. Osasunari buruzko argibide-gunea
  5. Bero-boladei aurrea hartzeko neurriak

Bero-boladei aurrea hartzeko neurriak

Inguruko tenperatura bi egunean 36 gradutik gorakoa denean jotzen da bero-boladatzat.

Prebentzio-neurriak

Etxean

  • Leihoak itxita eduki kanpoko tenperatura barrukoa baino handiagoa denean
  • Gauez, ireki leihoak
  • Pertsianak jaitsi eta kortinak itxi, eguzkira ematen duten fatxadetan
  • Etxeko gelarik freskoenean hartu atsedena
  • Maiz dutxatu, edo egunean zehar hainbat aldiz bustitu gorputza
  • Haizagailua erabili
  • Litro eta erdi ur edan eguneko, medikuak kontrakoa agindu ez badizu
  • Ez alkoholik edan, eta ohi bezala jan, kopuru txikietan betiere

Kalean

  • Ahal dela, ez atera, eta ez egin ezer bero handieneko orduetan
  • Atera behar izanez gero, kolore argiko arropa zabala jantzi, ur botila txiki bat eraman, txanoa jarri eta, ordu erdi bat lehenago, 15eko edo gehiagoko eguzki-krema aplikatu

Ezohiko sintomarik edukiz gero, esate baterako, giharretako karranpak, sukarra, logalea edo nahasmendua, 112an edo osasun-zerbitzu batean eman abisu

Udalak aintzat hartzen zaitu

Herritarrendako Laguntza

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI