Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Euskara sustatzeko proiektuak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko erakundeei emandako diru-laguntzak % 27 hazi dira aurten, eta 82.500 euroko kopur

Euskara sustatzeko proiektuak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko erakundeei emandako diru-laguntzak % 27 hazi dira aurten, eta 82.500 euroko kopur

Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratu eta horren arabera hasiko da eskaerak aurkezteko epea

65.000 eurotik 82.500 eurora handituko du Iruñeko Udalak (ia % 27), 2017an norgehiagokako araubidean euskara sustatzea xede duten proiektuak egiteko irabazi asmorik gabeko erakundeendako diru-laguntza deialdiaren zenbatekoa. Herritarren Aferen Batzordeak jakin berri ditu Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorreko deialdi honen berrikuntzak. Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratu eta horren arabera hasiko da eskaerak aurkezteko epea.

Euskara sustatzea xede duten jarduerak egiten dituzten erakundeei zuzenduta daude diru-laguntzak, Iruñean egin behar dira eta ez dute sartuta egon behar Iruñeko Udalaren beste inongo finantzaketa-programan. Diru-laguntzaren xedea diren jarduera guztiak 2017. urtean gauzatu behar dira, betiere 2017ko abenduaren 31 baino lehen. Helburu nagusi gisa euskara sustatzea ez duten programetako jarduerei beste diru-laguntza deialdi baten bidez erantzungo zaie, Kultur eta arte jardueretarako diru-laguntzen deialdiaren bidez, alegia, hori ere Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorrak deitua..

Deialdi honen onuradun izan daitezke Legearekin bat eraturik dauden eta dagokien Erregistroan izena emanda duten erakunde eta elkarteak, irabazi asmorik gabekoak, beren egoitza edo ordezkaritza bat Iruñean dutenak, eta Iruñeko Udalarekin lankidetza-hitzarmenik, zerbitzu-kontrataziorik edo beste edozein kontratu zein konpromiso motarik sinatu ez dutenak.

Iaz eman ziren lehenengo aldiz euskara sustatzeko proiektuendako diru-laguntza hauek, 65.000 euroko diru-zuzkidurarekin. Irabazi asmorik gabeko hamaika erakunde eta elkarteren artean banatu ziren: Dindaia Fundazioa, Karrikiri Elkartea, Udako Euskal Unibertsitatea, Iruñeko Euskalgintza, Nafarroako Bertsozale Elkartea, Euskaldunon Biltoki elkartea, Xaloa elkartea, Hizkuntza Eskubideen Behatokia, Arturo Campion Elkarte Kulturala, Euskaraz Koop E. eta Nafarroa Retina elkartea.

Iruñean, 2017ko martxoaren 20an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI