Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Aurrez aurreko arreta-bulegoa irekiko da ostiralean, Descalzos kaleko 72. zenbakian, aurretik hitzordua eskatuta argibideak jasotzeko Alde Zaharrera s

Aurrez aurreko arreta-bulegoa irekiko da ostiralean, Descalzos kaleko 72. zenbakian, aurretik hitzordua eskatuta argibideak jasotzeko Alde Zaharrera s

Aldez aurreko hitzordua 010 edo 948 420 100 telefonoetan eskatu behar da. Gaur gaurkoz, sartzeko 2.043 baimen-eskaera erregistratu dira.

Iruñeko Udalak aurrez aurreko arreta-bulego bat irekiko du ostiralean Alde Zaharrera sartzeko kontrol-sistema berriaren inguruan argibideak emateko, horrekin loturiko agiriak jasotzeko eta eskabideak tramitatzeko, betiere aurrez hitzordua eskatuta. Bulegoa Descalzos kaleko 72. zenbakian egongo da, Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorreko eraikinaren lehenengo solairuan. Arretarako ordutegia 08:30etik 14:30era izango da, eta hiru pertsona egongo dira.

Aldez aurreko hitzordua eskatzeko, interesdunek 010 edo 948 420 100 telefonoetara deitu beharko dute, eta arreta euskaraz jaso nahi izanez gero, hitzordua eskatzerako unean adierazi. Iruñeko Udalak telefono bidezko arreta zerbitzua indartu du, bost pertsonarekin, telefono-deien kopuruan izan den eta datozen asteetan egongo den gorakadari aurre egin ahal izateko. Gorakada horren arrazoi dira hala Erdialdea atsegin egiteko plana zein Alde Zaharrera sartzeko sistema nola 010aren ohiko zereginak: argibideak, izen-emateak, oharrak, iradokizunak, izapideak...

Aurrez aurreko bulegoak laguntza emango du kamera bidezko kontrol sisteman alta hartzeko, argibideak emango ditu sistemari eta horren erregulazioari buruz, eta zalantzak argituko ditu baimenen gainean, Alde Zaharrean barnako zirkulazio-bideei buruz eta zirkulatzeko baldintzei buruz. Hasiera batean, bulegoa urriaren 15era arte egongo da erabilgarri. Sistemak, zeinak sarbideak 13 kameraren bidez kontrolatuko baititu, urriaren 10ean (asteartea) hartuko du indarra. Alabaina, Iruñeko Udala egokitze-aldi bat ezartzea baloratzen ari da, non malgutasunez jokatuko baita, planaren helburua Alde Zaharrean ibilgailuen zirkulazioa antolatzea baita.

Datozen egunetan hasiko dira baimenak bidaltzen

Emandako baimenak bidaltzen hasiko da Udaltzaingoa datozen egunotan, behin alta hartzeko izen-emateak kudeatu eta egiaztatu ostean. Gaur gaurkoz, 2.043 eskaera egin dira Alde Zaharrera sartzeko kontrol-sistema berrian alta hartzeko www.plandeamabilizacion.com webgunearen bitartez.

Jasotako eskaera horietatik, 1830 (% 89,6) ezarritako baimen-motei dagozkie. Gainontzeko 213ak (% 10,4) sarbide iraunkorrerako eskaerak dira, Alde Zaharreko bizilagun eta erabiltzaileei loturiko ibilgailuak sartzeko baimena lortzekoak.

Hona, xehe-mehe, erregistratutako baimen-eskaera motak eta horien kopuruak: Alde Zaharreko bizilagunak, 572; zamalanetako enpresak, 229; merkataritza-establezimenduak, 215; ibilgailu industrial eta komertzialak (etxe-aldaketak, obrak, konponketa-lanak) dituzten enpresak, 177; mugikortasun urriko pertsonendako aparkatze-txartelen titularrak, 167; garaje-tokien jabeak edo errentariak,162; laguntza jaso behar duten Alde Zaharreko bizilagunak (70etik gorakoak), 158; larrialdietarako zerbitzu-teknikoak, 69; egoera bereziak, 56; ekitaldi-ospakizunak, 9; ostatu-establezimenduak, 5; etxez etxeko janari banaketa, 4; erabilera pribatuko aparkatze baterako erreserbak, 2; autotaxiak, 2; guardiako farmaziak, 2; eta su-itzalketak, polizia, babes zibila eta eta anbulantziak, 1.

Iruñean, 2017ko irailaren 13an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI