Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Hiriko 27 ikastetxek eskatu dizkiote Iruñeko Udalari Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleei zuzendutako antzerki-lantegiak, eta epea zabalik da oraindi

Hiriko 27 ikastetxek eskatu dizkiote Iruñeko Udalari Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleei zuzendutako antzerki-lantegiak, eta epea zabalik da oraindi

Iaz El Colectivo Nafarroako Antzerki Eskola arduratu zen edukiez, eta aurten kudeaketa luzatu zaie

Aurreko ikasturtean 26 ikastetxek baiezkoa eman zioten antzerkia ikasgeletara eramateko udal-proposamenari; hortaz, programak 90 talde izan zituen jardunean, batez beste, hiruhileko bakoitzeko. Gaur gaurkoz, 27 ikastetxek eman dute izena -iaz baino bat gehiagok- eta oraindik ere ikasturte honetarako eskaera egin daiteke hilabetea amaitu bitarte; izan ere, 2017/2018ko ikasturtean programa egiteko interesa duten ikastetxeek irailaren 30era bitarte dute epea izena emateko.

Iruñeko Udalak jarduera hauek antolatzen ditu ikastetxeak tresna egokiz hornitzea xede harturik, horien bidez, ikasleek komunikazio-gaitasun handiagoak eskura ditzaten, eta bereziki ahozkotasuna hobetzeko. Udalaren eskaintzak dramatizazioa eta jolas dramatikoa aurkeztuko dizkie ikastetxe publiko eta itunduetako Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleei. Baldin eta ordu librerik geratzen bada, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek aukera izango dute dramatizazioa txotxongiloen bitartez lantzeko.

Iazko programan "Airea" izan zen gai-unitatearen ardatz, betiere "Elementuak" izeneko unitate handiago baten barruan, zeina aurrerantzean garatzen joango baita. Ikasturte honetan, "Lurra" gaia landuko da. Eskolak eskola-ordutegiaren barruan ematen dira, eta berariazko edukiak dituzte, ikasleen adinari egokituak. Lehen mailako ikasleek adierazpen sortzailea lantzen dute jolasaren bidez, gorputz-, zentzumen- zein mugimendu- eta ahots-espresioa eta musika-, plastika- eta literatura-adierazpena landuta. Izan ere, ikasleek horiek guztiak behar dituzte, beren egoera dramatikoak sortzeko. Profesional espezializatuek ematen dituzte saioak, eta horiek gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez izatea eskatu daiteke. Lantegiak, betiere, ikastetxeetako zuzendari eta irakasleen parte-hartze eta koordinazioarekin egiten dira.

Aukerarik izanez gero, bosgarren mailako ikasleek adierazpen sortzailea lantzen jarraituko dute, baina txotxongiloetan oinarrituta: horien diseinua, sortzeko modua eta karakterizazioa.

Tokiko Gobernu Batzarrak aste honetan berritu du 94.350 euroan ikasturte bakoitzeko Udalak eta El Colectivo Nafarroako Antzerki Eskolak iaz sinatutako kontratua. Kontratu hori beste bitan berritu daiteke eta, beraz, 2019/2020ko ikasturtera arte luzatu. 1996/1997ko ikasturtetik hona garatzen ditu Udalak antzerki-lantegiak Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, haurrek dituzten adierazpen- eta antzezpen-baliabideak aberastea helburutzat hartuta. Hartara, teknikak ere irakasten zaizkie, besteekiko komunikazioa eta harremana errazteko, eta era berean, beste curriculum-arlo batzuekin zerikusia duten ikaskuntza-prozesuak finkatzeko.

Iruñean, 2017ko irailaren 13an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI