Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Kondestablearen jauregian eginen da, astelehenean, hizkuntza-erabileraren kale-neurketari buruzko aurkezpena, euskaraz

Kondestablearen jauregian eginen da, astelehenean, hizkuntza-erabileraren kale-neurketari buruzko aurkezpena, euskaraz

Olatz Altunak, ikerlana zuzendu duen Soziolinguistikako Klusterreko kideak, 19:00etan emanen du kontzeptuaren, metodologiaren eta emaitzen berri

Kondestablearen jauregian izanen da, urriaren 16an, astelehenarekin, hizkuntza-erabileraren kale-neurketari buruzko aurkezpena, euskaraz. Ikerketa egin duen Soziolinguistika Klusterreko Olatz Altunak emanen du hitzaldia 19:00etan, non argibideak emanen baititu ikerketaren nondik-norakoei, helburuei eta metodologiari buruz, lortutako emaitza eta horien interpretazioari buruz, bai eta kale-neurketa eta entzuketak egiteko moduari buruz ere. Sarrera librea izanen da.

Hizkuntza-erabileraren kale neurketa ibilbide luzeko ikerlan zabala da; Siadecok eta Kulturaren Euskal Kontseiluak abiarazi zuten 1989an, eta 2001az geroztik, Soziolinguistika Klusterrak gauzatzen du. Neurketak hizkuntzen presentzia kuantifikatzen du, kalean entzundako hizketaldi informalei behatzearen bitartez, eta jomuga du jakitea zenbat erabiltzen den euskara kalean.

Behatzaileak ez dira tartean sartzen datuak biltzean, entzun eta hizketaldian erabilitako hizkuntzaren inguruko oharrak hartzen dituzte, bai eta solaskideen adina eta sexuaren ingurukoak ere, aintzat hartuta adingabeek parte hartzen duten edo ez, betiere hizketakideei ezer galdetu gabe eta subjektibotasun indibiduala ekidinez.

Landa-lana Iruñean egin zen, 2016ko irailaren 21etik urriaren 29ra bitarte, eta 187.635 hizketaldiri buruzko informazioa bildu zen, non 515.260 lagunek parte hartu baitzuten. Jasotako emaitzak hiztunen adina eta sexuaren arabera aurkeztuko dira, eta aztertuko da zein eragin duen adingabeen presentziak behatutako erabilera linguistikoan. Halaber, datuak aurreko neurketetan bildutakoekin erkatuko dira, hartara interpretatu ahal izateko euskararen erabilerak kalean izan duen bilakaera.

Olatz Altuna Zumeta (Usurbil, 1971) Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziaduna da, Euskal Herriko Unibertsitatean eta Calabriako Unibertsitatean (Italia). Soziolinguistika Klusterreko teknikaria da, berak zuzendu du astelehenean Kondestablen aurkeztuko duen lana eta berak idatzi du ikerlana egiteko gida metodologikoa. Azken urteotan neurketa horien metodologia beste jarduera-sektore batzuetara aplikatzeko lanetan aritu da, bai eta euskararen adierazle-sistemaren garapen teknikoan ere.

Iruñean, 2017ko urriaren 13an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI