Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iruñeko Udalak baratze ekologikoei buruzko programa pilotu bat abiatu du ikasturte honetan, Rochapea eta Sanduzelai ikastetxeetan

Iruñeko Udalak baratze ekologikoei buruzko programa pilotu bat abiatu du ikasturte honetan, Rochapea eta Sanduzelai ikastetxeetan

Ekimen berri honetan hezkuntza-komunitate osoak parte hartuko du eta ikastetxeetako hezkuntza-proiektuetan txertatuko da

Iruñeko Udalak eskola-baratze ekologikoei buruzko programa pilotu bat abiatu du ikasturte honetan, Rochapea ikastetxe publikoan eta Sanduzelai ikastetxe publikoan. Hiri Ekologiako eta Mugikortasuneko Alorreko Ingurumen Hezkuntzako teknikariak, lehenengo eta behin, hezkuntza-komunitateko kideak trebatzen ari dira, eta gero ekimen hau ikastetxeko hezkuntza-proiektuan txertatuko da. Hori horrela, bi ikastetxe horietako irakasleekin ari dira lanean: jarduera-proposamen bat aurkeztu diete baratzea jorratzeko denbora eta faseei buruz, curriculumean txertatu dezaten.

Aurrez, udaberrian, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari aurkeztu zioten proiektua, eta hark onetsi egin zuen Nafarroako Eskola Jasangarrien Sarearen barruan. Hartara, ekainean eratu ziren ikastetxeetako talde eragileak. Iruñeko Udalak ekimen hau sustatu du, eta horretarako kontuan hartu du hiri-baratzeak ezarri direla hirian eta zenbait ikastetxetan.

Programaren helburu nagusia da baratze bat sortzea eskolaren barrutian bertan, eta hezkuntza-komunitate osoak modu kolektiboan parte hartzea jardueretan: ikasleak, familiak, irakasleak eta irakasle ez diren langileak. Aldi berean, curriculumean txertatuko dira baratzearen inguruan egiten diren jarduera didaktikoak eta diziplinartekoak, eta baratzea, bestalde, ikasketa-gela bilakatuko da zenbait ezagutza-esparrutarako -gizarte, zientzia, arte, teknologia, gastronomia, eta are kulturarako ere-, bai eta espazio berri bat bihurtu ere, esperientziak eta balioak -etikoak, giza izaerakoak, ingurumenekoak eta osasunekoak- partekatzeko.

35 jardueraren proposamena koaderno didaktiko batean

Hiri Ekologiako eta Mugikortasuneko Alorreko Ingurumen Hezkuntzako lantaldeak proposamen didaktiko bat prestatu du koaderno didaktiko batean jasota dauden 35 jardueraz. Haur eta Lehen Hezkuntzako ziklo guztiei daude zuzenduta jarduera horiek, xede harturik bi etapa horiek amaitutakoan ikasleek ezagutza integrala edukitzea baratzearen inguruan.

Ekimen honen bidez haurren interesa piztu nahi da zenbait konturi buruz: hurbileko ingurunea, elikagaien jatorria eta horien landaketa, elikatzeko diren landareen ezaugarriak, baliabide naturalen erabilera zentzuduna eta jasangarria, elikadura- eta kontsumo-aztura osasungarriak eta ingurunearen aldekoak sustatzea. Baratzeko jarduerak, bestalde, akuilu izan daitezke talde-lana sustatzeko eta lurra landuz zein fruituak jasoz gozatzeko.

Iruñean, 2017ko urriaren 13an 2017

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI