Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. La Bandak hasiera emango dio antzerki profesionaleko Teatreves zikloaren edizio berriari, ostegunean, Iturramako Civivoxean, Km 0 antzezlana taularatu

La Bandak hasiera emango dio antzerki profesionaleko Teatreves zikloaren edizio berriari, ostegunean, Iturramako Civivoxean, Km 0 antzezlana taularatu

Zikloaren barruan hiru ikuskizun antzeztuko dira, horietako lehena ostegunean, 19:30ean, eta sarrerek 6 euro balio dute

Zirkua, familiendako euskarazko antzerkia eta antzerki garaikidea. Horra arte eszenikoen hiru adibide eta hiru ikuskizun-mota, Teatreves. Antzerki arratsaldeak antzerki profesionala erakusteko programaren edizio berrian lekua izango dutenak, Iturramako Civivoxean, otsailaren 15etik 22ra. Lehenengo ikuskizuna, La Bandaren Km 0, ostegunean taularatuko da, 19:30ean, eta sarrerak 6 euroan daude salgai.

Zirku-artearen binakako akrobaziaren teknika, antzerki-teknika den gorputz-adierazpena, interpretazioa eta objektuen maneiua. Horiek dira ikuskizunaren oinarri. Bi pertsonaiek tren-geltoki batean egingo dute topo, eta bertan, bestearen maleta, amets eta bizipenenekin nahastuko dituzte nork bereak, hartara abentura-bidaia batean sartuta, hainbat ibilgailuren gainean. Jomuga: mundu berri bat aurkitzea. Txori Garcíak eta La Bandak zuzendu dute muntaketa, eta Izaskun Lasarte eta Nano Napal dira interpreteak.

Zikloa osatzeko beste bi ikuskizun egongo dira otsailaren 17an, larunbatarekin, eta 22an, ostegunarekin. Larunbateko ikuskizunean, Producciones Maestras konpainiak Martinaren parke fantastikoa taularatuko du, euskaraz. Familian ikusteko antzerki-ikuskizuna da, eta musika eta kantak baliatuta Martina izeneko 7 urteko neskato baten istorioa kontatzen du: arratsaldero auzoko parkera joaten da, parke arrunta izanagatik harentzat fantastikoa den parke batera. Bi emanaldi egingo dira, 12:00etan eta 18:00etan, eta sarreraren prezioa 3 euro da.

Otsailaren 22an, 19:30ean, zikloari buru emango zaio La Nave Teatro antzerki-taldearen Todas eran mis tías ikuskizunarekin. Musika-kutxa baten soinua entzuten delarik eta agertokiaren jabe den argiaren artean agertuko zaigu protagonista, eta txikitan dantzari izan nahi zuela kontatuko du. Eta horrela, musika eta dantzarekin batera, haren bizitzan diren emakumeei buruzko istorioak kontatuko ditu, haren izeben ingurukoak, alegia. Sarrerak 6 euroan salduko dira.

Iruñean, 2018ko otsailaren 13an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI